Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek negozioa zenuten elkarrekin. Beñat duela gutxi jubilatu bazen ere, egunero agertzen zaizu lantokian.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Biyok tailer bat eta
adina amaitu
baina deskantsuakin
al zera etsaitu?
Etorri gabe ezin
al zara lasaitu?
Edo eta andreak
bialtzen al zaitu? (bis)

B. Gaztelumendi:
Keba andrearekin
ez nago aldrebes
baina tailerra aspaldi
ez doa hain errez
ta hona etortzen naiz
kezkatzen naizenez
jubilatu naiz baina
erretiratu ez. (bis)

J.M. Irazu:
Erretiratu ez ta
bota du jo ta su.
Hori hola ote dan
ez dakit ba aizu.
Lehengoko serbizio
berbera daukazu:
lehen lana nahiko gutxi
orain enbarazu. (bis)

B. Gaztelumendi:
Garai batean nintzen
hemengo izarra
ta orain ni langile
ta hala’re ni txarra.
Kotxe konpontzeko zen
tailer on samarra
ta orain berak dauka
konpondu beharra. (bis)

J.M. Irazu:
Kotxe tailerrarena
hain da lan lizuna
bakarrik beteko det
nik eginkizuna
zuk etxean daukazu
emazte kuttuna
zuri ITVa
pasako dizuna. (bis)

B. Gaztelumendi:
Horko Renaulta dago
ai olio premiz
besteak berriz ura
baju dauka neurriz.
Segi zazu lanera
intentzio haundiz
bihar goizean hemen
izango naiz berriz. (bis)