Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Zabaleta, Eneritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaztetatik alkohola eta drogak izan dituzue lagun festetan. Uzteko garaia iritsi dela pentsatu duzue.

Description

Melody
Manuel Narruk atzo esan dit A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Zabaleta:
Asteburua iritsi ahala
whiskia eta Ricarra
kokainaren sustarraldia
ta zerbezaren aparra.
Uste dut biok marrarik marra
pasa genuela marra
orain bizitzaz aldatzea da
nahi dudan gauza bakarra.

I. Ibarra:
Lehen oso pozik ibiltzen ginen
nahiz ta ez jardun ganoraz
baina eragina igarten nabil
adinagaz ta denporaz.
Zapatu eta domeka goizez
aje itzelak daukadaz
eta bertsotan nabilenean
azken danak ahazten jataz.

E. Zabaleta:
Sustantzietan ito al zaizu
azken ideien aztarna?
Bertsotarako ustez alkohola
lehenago zen gure arma
baina gorputzak halako baten
piztu egin digu alarma.
Narkotikoen kanpotik ere
bizitzak badauka xarma.

I. Ibarra:
Hortik kanpora gauza asko dago
hori gura neuke pentsau
baina ardautik kanpora ez dot
ondino askorik topau.
Hainbat arazo sortuak deustaz
ez bakarrik hiru edo lau.
Lehenago biztu egiten nindun
orain amatau egin nau.

E. Zabaleta:
Zorigaitzean ohitu ginen gu
drogaren itzaletara.
Norabidea aldatzeko guk
orain badugu parada
bakartasunan sustraitzen baita
Iratxe gure ikara.
Elkar lagunduz zulo hontatik
biok aterako gara.

I. Ibarra:
Nahiko iskanbila sortua dogu
egina nahiko zarata
ta azkenaldian lehenauko laua
bihurtu jaku aldapa.
Zulotik urten behar dogula
dinostasu tipi-tapa
bizitza esnifau daigun Eneritz
droga onena bera da ta!