Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Ibarra, Iratxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Medikuak esan berri dizue zuen amak alzheimerra duela. Zuk, Iratxe, esan egin nahi diozu; Mirenek ez.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Ibarra: Zeozer igarten neutsan
holako ta halako
ta handitu egin jako
bere kalterako.
Alzheimerra ei dauka
noski betirako.
Zintzoak izan eta
esan ein beharko,
biharamunerako
ahaztu eingo jako

M.Amuriza: Atzo ahaztu zituen
sutan sei kroketa,
gaur nun gordeta duen
bankuko libreta.
Esango bagenio
a ze desoreka!
Nire ustez hobe da
egia gordeta
esanda ere ez dugu
sendatuko eta.

I.Ibarra: Egin deutsiez jada
hamaika aproba
eta gauza askorik
ez jatort gogora
Ahalan ta guzti hau da
beretzako froga
eta zelan jokatu
hartuaz ganora
ohitura osasuntsuak
hartzen hasiko da.

M.Amuriza: Zeinen hauskorra izan
daiteken bizitza
geu ere alzheimerra
arduraz gabiltza.
Nik giltzapetu egingo
nuke Iratxe hitza
ta ahalik gehien goxatu
gu ere printzaz-printza
bere ondoan gauden
momentu bakoitza.

I.Ibarra: Erabakia hartu
behar dogu arin,
nik esango neuzkio
hau zintzo behinipin,
bere izenez kuartoak
har dezala jakin
eta guk kamiseta
gure izenak fin,
behintzat ez daitela ahaztu
bere alabekin.

M.Amuriza: Eman nahi dizkiogu
oroitzapen batzuk
berak eskainitako
bizitza honen truk.
Entzunda arrazoia
Iratxe damotzut:
ados goazen aurrera
biok ahal bezain zut,
nik eskua emangotzat
ta esaiozu zuk.