Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ume-umetatik sufridu izan dot
bihotz txar baten morrontza.
Medikuek zera esaten eusten
hurbil zala heriotza.
Hau konpontzera bideratu dot
nire ekintzetan bakotxa
nahiz dodan jarrera motza
ta sentitzen dodan lotsa
nahi baino arinau ez da ba joan
erlojuan tik-tak hotsa.
Nire aurretik iritsi danak
hartu dau nire bihotza. (bis)

Kontrabandisten sare bategaz
hala neban kontaktatu
ta helbururantz Nigeria alderantz
hegazkinez bidaiatu.
Bide onena ez bide bakarra
nik nebana aukeratu.
Ein genduzan hiru tratu
ta behar nebazan hartu.
Beranduegi heldu nazela
ez daust ba aurpegiratu!
Pertsona baten bizi-guragaz
ezin da holan jokatu. (bis)

Bihotz barri bat lortu gurean
zoratu nintzen zeharo.
Neure burua be ezezagun
pertsona petral, arraro.
Baina nik bizi ein gura neban
ta pentsa neban “Akabo!”
Eztarritik hiru trago
muga guztiak igaro
milioi gehiago jarriko dodaz
beste biderik ez dago
hemen diruak agintzen baitau
bizitzak baino gehiago. (bis)