Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Denbora daramazu zure eskuei begira.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti izan naiz neska bat
polita eta liraina
beti hain neska koketa
beti hain neska apaina!
Bakoitzak bere gustuak
ditu beti alajaina
eta ni gogotsu nabil
beste asko dabiltzan aina.
Orbanak ikus ditzaket
ia lehertu zait zaina
alde batean zauria
eta bestean orbaina
banekien hau izango
zela lanaren ordaina
minduta dauzkat eskuak
merezi izan du baina.

Nahiz sakrifizio falta
izan litekeen problema
hori da igual daukadan
gaitasunetan onena.
Egunero- egunero
entrenatzeko ordena
lortu gura baikenuen
maila benetan gorena
ezagutu Orio, Zarautz
Portu edota Zierbena
asteburu guztietan
ibiliz kostan barrena.
Eskuei begiratuta
niri ez dit ematen pena
kirol sakrifikatua
delako arraunarena.

Estropadaz estropada
beti kolpetik kolpera
ziabogaz ziaboga
ibili gara topera.
Zumaian elkartzen ginen
ni ta hainbeste kolega
elkarri laguntza emanda
atera gara aurrera.
Gaur gogoz atera gara
guztiok Kontxa parera
genekiena egin dugu
tokatzen zen arabera.
Orain eskuei begira
bi malko zaizkit atera
Euskal Herrian geratu
delako behingoz bandera.