Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Denbora daramazu zure eskuei begira.

Description

Melody
Munduko ilunabarra
Stanza name
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ahazteko eginahala
egin nuen berehala
oinazeak diosala
egin ez balit oxala!
Hasera baten pentsatzen nuen
“Julio hau ez dek normala”
ohartzen nintzen eskua behera
bezala gora doala
ttirri-ttarraka ttirri-ttarraka
Parkinsonaren itzala
eskuek dar-dar eiten didate
tetxuak uran bezala*
ta txarrena da bihotzak ere
dar-dar egiten didala. (bis)

Alzheimerrak begirada
zuzenki begietara
esku batean kikara
mugitzean ze ikara!
Bi azukreak botata sartzen
dut lehenbailehen goilara.
Haseran denak harritu xamar
“Nerbioso jarri al zara?”
eta azaltzen eta azaltzen
animoen beherakada.
Nahiz ta eskuek dardarra egin
ezker ta eskubitara
nere ingurukoen babesa
dardarrik gabekoa da. (bis)

Parkinson artifizea
ta ni bere konplizea
bizitza zer da? Leizea
aldiro kontran haizea.
Apurka-apurka gaindituz noa
hasierako batxea.
Zer da bizitza? Nahiz ta dardarti
guztia lasai hartzea
ta holakotan gaixotasuna
onena da onartzea
ta onena dut begi parea
ahantz dezadan oinazea
eskuetatik altxatu eta
aurrera begiratzea. (bis)

* Euriak gogor jotzen zuen pilotalekuko sabaia.