Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Barroso, Odei
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen herrian, zaborra atez ate biltzen hastekoak dira. Koloretako ontziak eskuratzeko ilaran zaudete biok.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Agin Laburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Barroso:
Jarri gaituzte ilara baten
hauek daukate kopeta
jada orduerdi iragana da
nik galtzeraino oreka
edukiontzi batzuk hartzeko
denak kolorez beteta
baina askorik ez da aldatuko
daltonikoa naiz eta. (bis)

A. Laburu:
Gaitz igualtsua daukate Odei
zenbait plataforma garbik
eta kezka bera ere sortua
det aspaldi honetan nik
atzera buelta sortu nayian
mila eta bat eskarik
erraustegia ez da egingo
ez du atzera bueltarik.(bis)

O. Barroso:
Atzera bueltaik ez dauka baina
eman ditu mila bira
berziklatzea ez da sekulan
izan Odeiren desira
hementxe nago zer etorriko
ta zer hartuko begira
hemen zaborra ez hemen pertsonak
berziklatu behar dira. (bis)

A. Laburu:
Ba bai berdina ez degulako
pertsona guztien malla
eman ba kubo koloretsuak
berziklapenak aballa
nahiz ta beldurra sortu diguten
ta itxin nahi duten zerralla
egin dutenek esan didate
ez degula horren zalla. (bis)

O. Barroso:
Zenbat kolore, edukiontzi,
zabor, plastiko, papela
baina ez dakit zer dugun hori
urdina edo ubela
dirudienez erran dizute
biziki zaila ez dela
ba nik atean utziko ditut
ta bereizi dístatela. (bis)

A. Laburu:
Ustez zuk utzik behar al dezu
zabor boltsa bazterrian
ordun ez gera egongo Odei
bizimodu ederrian
berziklatzea eskubide da
eta hala den neurrian
kutsatzeak ezin du eskubide
bihurtu Euskal Herrian!