Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Xabier, Sustraik proposatu dizu orain arte zenuten ohe handia kendu eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Ezkondu eta ezkongai
gaur ez gara bizi alai
ohe berean lo egitea
baitu pozak etsai.
Hala ere kontuz Sustrai
ez baduzu probatu nahi
Beñatek duen portala eta
kartoiak ere bai.

S.Colina:
Ez da eskaera arrunta
ta zaude hasarratuta.
Lasaitu zaitez oaindik luzea
baita gure ruta.
Lasai zuk segi zurrunka
nik asko maite zaitut ta
baina ez nuke gau batez hil nahi
zuk aplastuta!

X. Silveira:
Bikotekide kuttuna
zakarra duzu jarduna
oraintxe bertan emango dizut
nere eraztuna
Bai ageriko duguna
kontutan hartuz diozuna
erabat indargabea dela
zure maitasuna.

S.Colina:
Zatoz malko uholdean
nola idiak goldean.
Zu lasai Xabi sinisten baitut
maitasun moldean.
Bakoitza bere ohean
ta zirrien tenorean
egun batean nerean eta
bestean zurean.

X. Silveira:
Behingoagatik adizu
lehen zena paradisu
jada infernu bilakatu da
eta badakizu
zirri bila itsu-itsu
etengabean zabiltz zu
gaurtik aurrera hortan eskuak
lagundu behar dizu

S.Colina:
Nahiz ta egon aukerako
ez da nere kalterako
katebegirik ez badaukagu
sexu katerako
eginzu lasai eskapo!
Hala nahi baduzu bapo!
Ohe txikia nahikoa dut nik
bakar lanerako.