Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Prest duzu dena. Gonbidatuak falta dira.

Description

Melody
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egun haundia egun ederra
gaur ez da egun kaxkarra.
atsalde osoa ni sukaldean
badet barruan indarra.
Patatak eta gusanitoak
bokadiloz barra-barra
mila irripar dauden tokian
ezin liteke hasarra.
Gaur ez degu egun txarra (bis)
ez nuen uste baino benetan
nago urduri xamarra.
Tarta gainean ipini diot
bere kandela bakarra. (bis)

Lagun guztiak gonbidatuta
hau atontzera abitu
gure ttikia gure semea
nola nahi degun serbitu.
Sendia ere pixkana doa
haunditu eta haunditu
hemen denbora pasatzen zaigu
nahiz eta ez iruditu
hamabi hilabete ditu. (bis)
Festa haundi bat egin nahi degu
ta barrutikan sentitu
guztiek txalo joko diote
nahiz berak ez entenditu. (bis)

Ordua iristen ari da Unai
mugi zaittez benga mugi!
Lehen semea dedan ezkero
ez det hainbat jakinduri.
Izeba eta osabak datoz
asko dirala dirudi.
Gaur oparien zakua ere
egongo da guri-guri
nahiz ta malkoak ixuri (bis)
berari ez baino omenaldi bat
egiten digute guri.
Semea dago lasai arraio
ta aita dago urduri. (bis)