Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Sustrai ama bisitatzera joan zara zahar-etxera. Panpina bat du eskuan, eta hurbiltzean, hala esan dizu: xsxsxs, Sustrai lo dago.

Description

Melody
Atmosferatik atera eta
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen neretzako berdinak ziren
zahar-etxe ta ospitala
gure amarentzat ordea hau da
bost izarreko ostala
gelan baitauzka nire argazkia
oporretako postala.
Sartuz egin dit diosala
eta hatzarekin hala.*
“Zazpi ipotxena kontatu diot
hola dinbili-danbala
ume zinela zu lokartzeko
egiten nuen bezala”. (bis)

Ez dut ukatzen ez egoerak
sortu ez didanik intriga
ez dakit zer den jolas polit bat
edo urteen satira
baina txistua bapatean joan
zait kontrako eztarrira
bera lanparan argira
panpina lokartzen ari da
ta ni flipatzen ezin deus egin
esanez “bueno, bai, tira”
berari beitu ezinik triste
ta panpinari begira. (bis)

Ordu erdi bat igaro da ta
bere temarekin darrai
ni bitartean gaiak ateraz
konbertsazio on baten zai
baina hatzarekin hola** egiten dit
nijoalarik gairik gai.
Dirudienez daukat jai
esan baitit “Aio, Sustrai!”.
Bere aurrean zurtu naiz baina
ez nuen negar egin nahi.
Panpina jada lotan dago ta
ama egizu lo lasai. (bis)

* Hatz erakuslea ezpainetara hurbildu eta isiltzeko keinua egin du.
** Hatz erakuslea ezpainetara hurbildu eta isiltzeko keinua egin du.