Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etorri Sustrai txapeldun. Eta Jone... guapa.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
“Zu guapa, zu txapeldun”
ta biok atera
ustez aurkeztu gaitu
behar zen antzera
ni bentajakin nabil
ai Sustrai kolega
ze biak izateko
badaukat aukera. (bis)

S. Colina
Hori pentsatuz negon
ta hara bi azalpen!
Nik aurkezpen horiek
ez ditut jasaten.
Zuri “Txapeldun” baietz
esan egun baten!
Neri ez didate inoiz
“Guapa” esaten. (bis)

J. Uria
Aurkezpen horiekin
horrenbeste izu
galdera zaila doa
eiten dut abixu:
“Guapa” ez dizute deitzen
baina Sustrai aizu!
Eta “Guapo” norbaitek
deitzen ote dizu? (bis)

S. Colina
Nahiz erantzunak izan
behar luken “Nanai!”
harrapatu nahi ninun
nerekin dauka jai
inorrek “Guapo” deitzen
ote duen Sustrai?
Ba amak esaten dit
ta amonak ere bai! (bis)

J. Uria
Ba esaten badizute
zugatik ondo, guai
hala egongo zara
pozik eta alai
dena da subjetibo
ta hala nago lasai
guapotasuna eta
txapela ere bai. (bis)

S. Colina
Adjetiboen bila
gu egunez egun
nortasuna horrela
nahi baitugu ehun
amona eta ama
“Guapo” deitzen legun
zuri inork esaten
al dizu txapeldun? (bis)

J. Uria
Lehendik banengoen
galdera horren zai
nahiz ta txapelik ez dan
izan nere etsai
erantzun antzeko bat
dut zuretzako ai!
Bertso eskolakoek ta
lagunek ere bai. (bis)

S. Colina
Beraz izango gara
disfrutatzeko gai
holako adjetiborik
nik behintzat ez dut nahi
orain hala gara ta
geroan ere bai
ez guapa, ez txapeldun
Jone eta Sustrai. (bis)