Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldi igarri duzue etxean amaren burua ez doala ondo. Medikuarekin egon zarete eta esan dizuete alzheimerra daukala.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urteak bagoirik bagoi
pilatzen dira trenean
helmugaren bat topatu
nahi baitute azkenean
amak eragina dauka
nire izan ta izenean
behar dudan egunetan
beti da aldamenean.
Etziko kezka itxi zait
barruko etsipenean
neuri ezin barkatua
daukat neure barrenean
nola haserretzen nintzen
zerbait ahazten zuenean. (bis)

Amak irripar batekin
onartu du egoera
edo itxura izan den
izan da nire galdera.
Aita isilik serio
azkar irten da kalera
anaiak esan du “Noa
kafe huts-huts bat hartzera”.
Orain ume bihurtuaz
trena badoa atzera
ta nahiz ta uste den baino
sendoago den norbera
ni onartzeko gauza naiz
bera izango ote da? (bis)

Lehendik aitonak izan zun
eta ahazturen zerrenda
zer esan gabe ez uzteko
betetzen zuen agenda
gezurrik ezin leike esan
ta gaitasunik lausenga
gaitz bat da, gaitz gogor bat da
ezin litekeena senda
baina amari esan diot
heldu gerritik “Guazen ba!”
Gauza asko bai baina ez
goaz guztia ahaztera
maitasuna ez da ahazten
azalean geratzen da. (bis)