Bertsos - View details   To know more about this section

2017-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-09-08 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hainbeste jende zain egon den hitzaldia emateko ordua heldu da.

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Bi urte dira gure herrira
iritsi zela ekaitza
Espainiatik jaso ditugu
mespretxua ta bekaitza
baina poliki arrakalatuz
joan da haien harkaitza
Kataluniako presidenta naiz
nahiz askorentzat den gaitza
ta ematera nijoa orain
galdeketaren emaitza.

Ia ehuneko hirurogeia
da kutxetatik igaro
ta izan dira ezezko baino
askoz baiezko gehiago.
Nahiz Moncloatik esan ziguten
“Uztazue” ta “Akabo!”
esan digute ta mehatxatu
gaur baino askoz lehenago
baina hitza preso har dezakeen
guardia zibilik ez dago.

Herriak eman zuena orain
agintariak bete du
gizarteari aspaldi zaio
bere momentua heldu.
Urriak bata eta aurrera
beira jarrita gaude gu
Espainiaren aginduei lehen
maiz obeditu diegu
baina hemendik aurrerakoa
guk erabakiko degu.