Bertsos - View details   To know more about this section

Ezkontzeko hitzaren gainean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Description

Title
Ezkontzeko hitzaren gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Ezkontzeko hitzaren gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Neskatxa gisako batez, Gizon gazte bat suertez
Signature
Joanes Etcheto
Date
1864-00-00
Melody (txt)
Neskatxa gisako batez...
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
211-212

Ezkontzeko hitzaren gainean [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Neskatxa gisako batez
Gizon gazte bat suertez,
Agradatu zen zin-zinez,
Eta huna zer diskursez,
Mintzatu zen hitz batez,
Huraxe poztzat beharrez.

II
Ezkongai ona zirade,
Hala nukezu ni ere,
Baldin plazer bazinuke
Izatea neure jabe
Ekharria nindaiteke
Izatera zure jabe.

III
Nahiz moltsaz arin naizen,
Adin ona dut bederen
Urtheekin dut ikhasten,
Izpirituki mintzatzen,
Bai et´ere nuzu hasten
Geroaz ongi pentsatzen.

IV
Ni banaiz bizitorea,
Deithu naiteke urhea,
Neurekilan bizitzea
Ez duzu gauza dorphea,
Nerekin daite bakea,
Bai eta unionea.

V
Zuk baduzu izpiritu,
Bai et´ere jujamendu
Zuk eta nik behar dugu.
Konjunki elgar aditu.
Orai arte badakizu
Nola naizen gobernatu.

VI
Beraz zure baiarekin,
Behar dut solasa egin,
Zure burhaso maitekin,
Bai autoritateekin.
Dugun bethi ontsa egin,
Bihotzak junta bozekin.

VII
Neskatxak izpirituki
Errepusta preposari
Eman zioen onheski,
Eta hunela zen hasi:
“Mundu huntan graziari
Behar dugu ihardetsi.

VIII
Baldin hala balin bada
Zur´eta neure dohaina,
Konplitua dadiela,
Bainan ez gaiten engana.
Adreza gaiten zerura,
Aita guziz ona gana.

IX
Biak esposatzekotan,
Behar dut ait´amer´erran,
Haukiek onhestekotan,
Nahi dut fedea eman.
Huts eginez phondu hortan,
Nindaiteke maiz penetan.

X
Gisa hortako pareak
Dire ongi ikhasiak.
Holakoen burhasoak
Deithu daitezke prestuak,
Zeren heien berthuteak
Umez diren agertuak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 211-212 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/