Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Authors
Altube, Txaber
Mendiburu, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unai eta Txaber gurasoa eta semea zarie: Unai, semea eta Txaber, gurasoa. Unai, parrandatik bueltan etxeko atea zabaldu dozunean Txaberrek ate ostetik “gabon” esan deutsu. Zutunik dago, zeuri begira.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Unai Mendiburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendiburu
Atea zabaltzeko
nire eginahala
dudan legatzarekin
da kontu normala
eta “Gabon” esan dit
grabea bezala
zu ere etxeratu
berri zara ala? (bis)

T. Altube
Ez, gauerdi ostean
ez naiz etxeratzen
ta lasai inoiz ez naiz
zure zain geratzen
baina nahiz ta nengoen
ametsak gozatzen
ordubete egon zara
atea zabaltzen. (bis)

U. Mendiburu
Etxea hau ote zen
nengoen ta larri
baina heldu naiz eta
ja ikaragarri
ona omen zinela
hamaika aldarri
goazen sukaldera ta
bi Gin-tonic jarri. (bis)

T. Altube
Ai ene, Unai, zatoz
dena beharrean
inor ez geratzeko
inoiz ataurrean
giltzak alfonbrapean
ditugu urrean
baina sartzeko utzi
alfonbra lurrean. (bis)

U. Mendiburu
Alfonbra hartzea zen
hasieran okerra
baina behin etxeratu
zelako plazerra
nola sentitzen naizen
juergaren liderra
ama esna dezagun
hasteko afterra. (bis)

T. Altube
Behinola ein nuen zu
sortzeko aukera
amak esaten zuen:
“Txakur bat hobe da”
Bihar bueltauko zara
zerorren onera
har’zazu Cola Cao bat
ta zoaz ohera (bis)