Bertsos - View details   To know more about this section

2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-06-17 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kalean oinez zoazela Gerra Zibilean hildakoen oroigarri aurretik pasa zara, eta zure amonaren izena irakurri duzu.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte haietan odol ugari
ta ugariago mina;
kontau eustien edo ein eben
horretako ahalegina.
Orduz geroztik gure historia
ez da izango bardina
eta gauza bat badot barruan
sortzen deustana samina:
beste hainbeste gazten moduan
zu ezagutu ezina.

Gure artean be ez zan izan
garai haretan bakerik
eta herriko famili asko
gelditu zan apurturik.
Halan da guztiz zuk ez zenduan
izan ezeren errurik
baina zelako ondorioak
holako hainbat gertakarik:
ama lotu zan erdi umezurtz
ta ni historia barik.

Ni ez naz izan igual zugana
ama lez horren gertuko;
harek zenbat min sortu eban han
nire ama da lekuko.
Baina aurrera jo behar dogu
ez gara ez kikilduko.
Harriak berak aitortu deutsu
nik hau kantatu orduko
gure herriak sekula santan
ez zaituela ahaztuko.