Bertsos - View details   To know more about this section

2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-01-14 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Authors
Uranga, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jokin, epaitegietan egona zara, eta zigor handi samarra jarri izan dizute. Badirudi orain gauza baretu dela, baina pertsona batek nola bizitzen ditu egun horiek?

Description

Melody
Gure herri ttiki hau da
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jentuza txarra ugari
dagoelako lurrean
nik´e deklaratu nuen
epailearen aurrean;
ta hamaika kezka izan
nuen ilunabarrean
baina ezin nuen etsi
horren modu koldarrean;
nahiz justiziak askotan
hartzen gaitun indarrean
beti gu indartzen gera
bera indartu beharrean.(bis)

Epaitegira bidea
zigun norbaitek erreztu
ta bere kaka guztia
behar izan gendun erreztu*.
Baina kanpoko jendeak
zenbat gintuen babestu...
Sinetsi egin dezaket
baina ezin nuen amestu.
Egiz esaten dizuet
ez nengoela hain estu;
kontzientzia lasai duenak
ezeren beldurrik ez du.(bis)

Guk ezer ez gendun egin
ez ginen portatu grabe;
guri bai egin ziguten
batere lotsarik gabe.
Beti zurikeriatan
isilik eta suabe
jende horren jokabidea
noski ez da nobedade!
Gure aurretik handikan
paseak asko badaude
ta zoritxarrez gu ez gera
izango azkenak ere.(bis)