Bertsos - View details   To know more about this section

2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Joxe Anjel Aranburu, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Hernandorena Saria (2. 2006)
Performance
2006-12-09 Aiherra Sariketa
Bertsolaris / Authors
Aranburu, Joxe Anjel
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hilabete pasatzeko asmoz Latino Ameriketako herri batera joan zareten bi lagun. Zu, Beñat, han hilabete pasa eta itzultzea pentsatu duzu. Zuk, aldiz, Joxe Anjel, han geratzea erabaki duzu.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Joxe Anjel Aranburu, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Uda haseran bidea hartu
nuen Argentinarako
baino bukatu bukatu da ta
etxera juan biharko;
nere etxian nere ohean
hola ibiltzen naiz bapo
toki guztitan dagoen hori
inungua ez dalako. (bis)

J.A. Aranburu: Txango eder bat egin genduen
indigenengana edo;
hemen ikusi dedan guztia
ez nuen asko espero!
Hauek zer jana lortzen ez dute
erreza ez egunero;
nungua naizen ez zaie inporta
pixkat lagundu ezkero. (bis)

B. Gaztelumendi: Dirudienez indigena hoiek
badute nahiko bertute
zure herria ahaztu baitezu
maitasun pixkaten truke;
indigenekin gustora zaude
bueno hala dezu uste
baino zer janik ez duten hoiek
burua jan al dizute? (bis)

J.A. Aranburu: Ur ponpa zahar bat konpondu nuen
ur pixkat eramateko
ta andre horri lagundu nion
haurrei ematen jateko.
Bururik ez dit neri inork jan
bateko edo besteko;
zerbait lagundu diet nik baino
dena dago egiteko. (bis)

B. Gaztelumendi: Ta egin gabe dagoen hori
egin nahi dezu hala're;
amona bati laguntzen edo
gustora jardun zerade;
ponpa bat ere konpondu dezu
nunbait baitzegoen grabe...
Hemen badago zer konpondua
Amerikara jun gabe! (bis)

J.A. Aranburu: Gure herrian nunahi daukate
ospitala ta eskola;
ez konparatu herri honetan
ez dira-ta bizi hola.
Etxera itzuli behar badezu
ez zait askorik ajola;
nere amari muxu bat eman
ta esan ondo nagola. (bis)