Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (29. 2005. Zarautz)
Performance
2005-09-02 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Izagirre, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hurakana datorrela-eta herria husteko agindua eman dute. Dena utzi eta bazoaz.

Description

Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Albistegitan esan ziguten
gogorra da panorama
itsas aldetik datorren horrek
bere gainean daukana
kopilototzat alboan daukat
nere andregai laztana
eta atzean negar zotinka
ikusten det nere ama
etorkizuna beltza daukagu
ta beltza zen iragana
sekula ere ez da joaten
pobrezian urakana.

Gure herrian beti gogorrak
izaten dira ekaitzak
ta orain ere oso gogorrak
utziko ditun emaitzak
itxaropena ateratzerik
izango bagendu behintzat
nere kotxean etsipenaren
arrastoak daramatzat
eta gelditu direnak berriz
muxu bana beraientzat
amets gehiegi ito baititu
hor euri tanta bakoitzak.

Neuk'e negarrez itxia dut lehen
atearen maratila
baina urrunean igartzen gendun
urakanen iskanbila
dagoeneko kaletan zehar
hor bagenuen ur pila
pentsatzen gendun hogei minutu
eta bukatu dadila
baina bagoaz hemendik urrun
oraindik ez nago hila
haize indartsuan ihesi baina
haize berri baten bila.