Bertsos - View details   To know more about this section

2005-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Itxaso Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Berritxu Saria (10. 2005. Berriatua)
Performance
2005-06-24 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Aldazabal, Imanol
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Paia, Itxaso
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elkarrekin Madrilen bizi zareten homosexual bikotea zarete. Zuen balkoi azpitik homosexualen aurkako manifestazioa ari da pasatzen. Zer diotsozue elkarri?

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Itxaso Paia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Kale kantoian buelta ta buelta
guzurrezko mila fede
baina zergatik izango dira
mundu honetan errege?
Gu baztartzeko ta kaleratzen
izanagatik hain trebe
ezberdin maite dogu alkar baina
pertsona gara geu ere.

I. Paia:
Mundu hontako errege dira
mundu holakoa baita
inurri pila ikus dezaket
pankarta bati jarraika
eta zeozer esan behar dizut
nahiz eta ez esan nahita
Madrileraino etorri da ta
beitu hor dago zure aita.

M. Amuriza:
Gure aitaren bizar haundiek
ekarri dauste ikara
baina horregatik ez dot galdu
sobran daukadan patxada
arraroenak geu omen gara
ta indarrak nondik atara?
Baina onartzen ez gaituenez
arazoa eurena da.

I. Paia:
Arazoa da eurena soilik
zuk esan duzu ederto
ta hemen goian batera gaude
zeruan baino hobeto
proposamenik badaukat eta
unea ere esateko
aizu laztana ez al daukazu
gogorik txistuka hasteko?

M. Amuriza:
Baldekada ura atara eta
pozik botako neuke nik
sinistu'idazu ene laztana
ez jata falta kemenik
ta lotsatuta begitu arren
kale kantoitik oraindik
zu maitatzeko nik ez dot behar
Jaungoikoaren baimenik.

I. Paia:
Muxu handi bat emango dizut
egin didazu itxura
zure ondoan zugandik gertu
ni horren nago gustura
eta zeozer esan behar ta
dena aitortuz mundura
elkar maitatu dezakegunik
nork esan behar digu ba?