Bertsos - View details   To know more about this section

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (10. 2005. Donostia, Añorga)
Performance
2005-03-20 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Authors
Gabilondo, Nahikari
Goikoetxea, Ekaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotekideak zarete. Gaur hegazkinean zoazte elkarren ondoan hainbeste desio duzuen haur adoptatua jasotzera.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Gabilondo:
Nahiz ta bidean hainbat oztopo
topatu degun tarteka
azkenik baietz esan digute
ez gera alperrik neka.
Hura izango da gure zorion
gure bizitzen oreka
gure odolik ez baina gure
bihotza darama eta.

E. Goikoetxea:
Hamaika traba ikusten dira
maitasun kate motzetik
argi izpi bat heldu da eta
irten gaiten laiotzetik.
Zeru ertzean oihu zabal bat
bota nahi det bihotzetik
irribarre bat loratu baita
gure malko bakoitzetik.

N. Gabilondo:
Hiru urtean itxaron arren
parean degu aukera
besarkadarik beroena nik
barrutik nahi det atera.
Guraso onak izan gaitezke
zalantzarik ba ote da?
Guk elkar maite degun hainbeste
maitatzen badegu bera.

E. Goikoetxea:
Erlazio bat lora liteke
bihotzaren arabera
gure etxetik Txina aldera
irrifartsu naiz atera;
orain badegu gure ametsei
bide egiteko aukera
aita ta ama ez bada ere
guraso izango gera.

N. Gabilondo:
Aita ta ama ez izatea
mesedez ez zazu aipa
guk ere hori lortu baitegu
ahaleginari jarraika.
Familia hau desio degu
bihotzetik degu maita;
tira zuk ere muxu bat eman
iezadazu orain aita.

E. Goikoetxea:
Orain artean bizi izan degu
zoritxarraren itzala
baina ume bat adoptatzea
lortu degu nola hala.
Anax txikia maita dezagun
merezi duen bezala
eta amestu duen bizitza
gugandik jaso dezala.