Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (31. 2007. Zarautz)
Performance
2007-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Muñoa, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Asko kostatu zaizu atea igaro ala ez erabakitzea, baina, azkenean, igaro duzu.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Muñoa

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezin egonaz urduri nago
erabaki bitartean
burruka daukat indarra eta
kontzientziaren artean
baina pausoa eman ezean
izan liteke kaltean
zergatik nauka nere buruak
hola loturik katean?
Kezkaz betea eta sufritzen
nago logelan atean;
barruak lehertzen zaizkit amaren
garrasiak entzutean.

Nere aitaren eskumuturrak
bere horretan dihardu:
masailean jo karraisi egin
ta papel guztiak galdu.
Urtetan zehar egia esan
ez da portatu ondradu
familiari inoiz ez dio
eta bihotza zabaldu.
Amak lehenbailehen beharko luke
aldamenetik bialdu
baina bakarrik ezin du eta
nere laguntza behar du.

Goizean jeiki ubelduekin
besarkatzen nau astiro
pentsatu ohi dut "Aita ziztrinak
merezi ditu bi tiro!"
baina pausorik eman ezinez
hori pentsatu aldiro
sentimentuak borborka dauzkat
beldurra burura igo
baina atea zeharkatzeko
badut nahikoa motibo.
Hau bukatu da, ama banoa
ez du egingo berriro.