Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-10-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Pascual, Xabier
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok, Oñatin, fabrika berean egiten duzue lan. Bihar herriko eguna izanagatik ere, nagusiak, lanera etorri behar duzuela jakinarazi dizue. Zuk, Jexux Mari, ezezko biribila eman diozu. Sustraik, ordea, baietz erantzun du.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Aurten espero nuen
urteroko jira
ta nagusiak eman
digu despedida;
kanpotikan jarriak
Ulmara begira
ni Herri Egunean
banator herrira
aldamioak bihar
han egongo dira. (bis)

S. Colina: Ulman biok gabiltza
gogor ekinean
soldata koxkor bat da
lanen ordainean.
Bihar aldamioak
bai azken finean
igual egon litezke
toki berdinean
baina ez zara egongo
zu euren gainean. (bis)

J.M. Irazu: Gainean egongo naiz
atzoko neurrira
nahiz eta botatzea
zenukeen desira;
zu ere etor zaitez
Sustrai tira, tira
nagusia bialdu
ta herrira di-da
herria ere bada
kooperatiba. (bis)

S. Colina: Ai ze kooperatiba
eta ze alarde!
Beti berdinak ausart
berdinak kobarde.
Nahiz ta egin nahi dezun
lanetikan alde
zugan kontraesan bat
badago halare:
herria egin nahi duzu
lanik egin gabe. (bis)

J.M. Irazu: Lehenago ere lana
egin det potente
guri eskerrak dago
lantegia tente;
herriko jaitan zertan
izan inuxente?
Zu nagusian alde
zabiltza dexente
orain langile zera
belaxe gerente. (bis)

S. Colina: Ni langile soila naiz
langile nekagaitz
bere enpresaren alde
egiten duna maiz.
Ez pentsa nagoenik
gerente izan nahiz;
zu Herri Egunera
joan zaite garaiz
ni Herri Gauerako
ailegatuko naiz. (bis)

J.M. Irazu: Barka baina hitz egin
zazu pausuz pausu
lan asmoari eman
nahi zenion muxu
eta nere jai grina
entzun dezu aizu;
zu Herri Gauerako
ez zera helduko zu
zure eta nereak
egin behar dituzu. (bis)

S. Colina: Ba jakin egunero
dugula horrela
ta mundura alperra
zu jaio zinela
parrandara ez zinan
joango bestela.
Bihar batuko gara
lehen nion bezela
ta ospatuko dugu
paroan zaudela. (bis)