Bertsos - View details   To know more about this section

2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-10-03 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Semearen ikastetxean ezohiko bilera duzu gaur. Zu eta zure emaztea alde batetik, irakasle mordo bat bestetik. Gaurko bileran zure semearen kasua aztertuko dute.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-10-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagunik eza ez da izaten
ume batentzat ukendu.
Hiperaktibo daukat semea
ezin omen da zuzendu
ezin omen du aprobatu ta
ezin arreta mantendu.
Ze errexa den eskolan bronka
ta gero burutik kendu!
Baina seme bat maite duenak
berak aina sufritzen du. (bis)

Gu izan ginen gatazka hontaz
ohartu ginen lehenak
ikusi ondoren kendu zitula
lagunen argazki denak.
Ezin ditzaket entzun ordea
irakasleen ordenak.
Esaten dute soluzio bat
behar duela problemak
ohartu gabe eurak direla
arazo bat daukatenak. (bis)

Bere errua ez da besteek
egiten badute burla
adierazten du-eta soilik
hezkuntza arazo mardula.
Etxean bere gelara joan ta
zer esan ondo kalkula.
Hala esan diot nahiz ta malkorik
ezin nuen disimula:
"Jakin ezazu aita ta ama
oso harro dauzkazula". (bis)