Bertsos - View details   To know more about this section

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (37. 2008. Gabiria)
Performance
2008-04-26 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaztetan eta ez hain gaztetan ere konplexuak izaten ditugu gure irudi fisikoaz, izaeraz edo beste ezaugarriez. Zuk, Julio, ez diezu gauza horiei kasurik egiten; zuk, berriz, Uxue ezin dituzu ahaztu.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto: Jendeak dio dudala
nik sudur itzela
kankailu bat naizela
naizela motela.
Zertako kasu egin
gehienak bezela?
Nahiz ta jendea dagon
hala ta honela
amak beti esaten dit
polita naizela.

U. Alberdi: Niri esaten didate
"Hain zara polita"
baina nire barnean
gertatzen da kinka
autoestima baitut
oinpean jarrita.
Ispilueri egin
nahi diet kritika
politagoa bainaiz
begiak itxita.

J. Soto: Neskik ez zen tokian
nik nuen ikasten
holako neskarikan
ez ziaten uzten.
Begiratu dizut nik
goi ta beheko parten
ta polita bazara
soilik begiak ixten
Barkatu zazu baino
ez du ongi ikusten!

U. Alberdi: Telebista piztuta
dinbi eta danda
ikusi pantailetan
dagon propaganda.
Neurriekin daukagu
kristoren demanda.
Zu oso lasai zaude
egia esanda
baina errezago da
mutila izanda.

J. Soto: Hortan ez zaite hasi
aizu neskatila!
Emakumeak zoazte
beti horren bila.
Ni naiz mutiko altu bat
jatorra, trankila
batzuntzat motza eta
neretzat abila
ta gustatze ez zaiona
izorra dadila!

U. Alberdi: Nere diskurtsoa zen
izua, epela...
Barruan sentipenez
egin dut koktela
baina aldatuko naiz
behar den bezela
goizero esanaz "Hara
zu neska itzela!"
sinistu arte oso
polita naizela.