Bertsos - View details   To know more about this section

2009-03-28 Ataun [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Urko Egaña Calderon

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-03-28 Ataun
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Arrillaga, Mikel
Egaña Calderon, Urko
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ez duzue sexu esperientziarik eduki, daukazuen adin honetan.
Gaiari oharrak
Entzuleek "adina" eta "sexua" hitzak hautatu zituzten, eta hitz horiekin sortu zuten
gai-jartzaileek gai hau.

Description

Melody
Oihan beltzean zoinen eder den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-03-28 Ataun [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Urko Egaña Calderon

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arrillaga:
Gure Aloña hasi zaigunez
erasorako planean
ni kezkatuta nagola esanez
hasi behar naiz lanean
ta zuk ere ez disimulatu
jokatu modu xumean
bertsolaria ere aspertzen da
beti bakarka lanean. (bis)

U.Egaña:
Bertsoa aitzaki hartuta aspaldi
lasai antxean gabiltza
esan liteke daramagula
solteroaren bizitza.
Zu estu zabiltz eta kolpetik
ez dizut kenduko hitza
ni ere estu egongo nintzan
zu izan baldin banintza.

M.Arrillaga:
Bai estu nago ez det ukatzen
ez naiz joango urrutira
neska kontutan ez det atera
behar dan beste distira
larunbatero saiatzen naiz ni
ez naiz egoten begira
baina azkenean guapoagoekin
gustorago joaten dira. (bis)

U.Egaña:
Proposamen bat daukat zuretzat
berri-berria eskutan:
ligatu nahian baldin bazabiltz
aukera dezun ordutan
disimulatzen saiatu zaitez
gutxienikan batzutan
eta ligatzen saiatu zaite
argirik ez den lekutan. (bis)

M.Arrillaga:
Zuk ere ez dezu ligatzen Urko
egunero-egunero
baina patxadaz ikusten zaitut
zu zara zu majadero!
Argiarenaz hitza hartzen dizut
eta jarri nauzu bero
ta arrakasta izango al dut
horra bajatu ezkero? (bis)

U.Egaña:
Baina ikusi zaituzte eta
ez dizute kaso ein behar
zuk nahi badezu ein propaganda
egin ezaiezu diar
nere partetik nik ez dut zertan
egon larri ta in negar
dakidalako nik ligatuko
dudala gaur edo bihar. (bis)