Bertsos - View details   To know more about this section

2009-06-23 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Bixente Gorostidi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-06-23 Tolosa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Aitzol
Gorostidi, Bixente
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitzol, Tolosako Babarrun Elkarteko kidea zara. Gaur, Bixente etorri zaizu haserre Amezketatik, babarruna Tolosalde guztian egiten dela, baina fama Tolosak eramaten duela esanez.

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-06-23 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Bixente Gorostidi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Barandiaran:
Amezketatik gure Bixente
gaur'e etorri da fin-fin
herri kontuak nahastu dizkit
ohiko graziarekin.
Hori merkatu kontua dala
Bixente behar dezu jakin
gauza berdina gertatzen baita
Idiazabalgo gaztakin.

B.Gorostidi:
Babarrun, gazta eta denean
Tolosa da arlotea
tokatzen zaio ingurukoek
eginai beira egotea.
Babarrun dena amezketarra
eta ederki kostea
guk babarrunik egin ezean
akabo zuen ospea!

A. Barandiaran:
Bixente hola ez zaite jarri!
Ez dakit ondo dakizun
merkatu eta erosleetan
ze arrakasta daukagun!
Hain iraultzaile baldin bazera
proba zazu eta entzun
jarriMade in Amezketata
ea zenbat saltzen dezun!

B.Gorostidi:
Ideia hori izan daiteke
ideia ona egitan
baino holako saiakeretan
aritu gera gutxitan
eta lehengoan segi beharko
Aitzol tamalez praktikan:
guk baba batzuk eskutan eta
zuek euroak patrikan.

A. Barandiaran:
Hara! Mutila temoso dago
auskalo ze helburuan!
Honek ez dakit zentzu pixka bat
non gordeta ote duan.
Merkatua da merkatua ta
mundua dago munduan
batzuk nekea gorputzean ta
beste batzuek buruan.

B.Gorostidi:
Gu soroan ta zu bulegoan
beharko genuke saia
baino kontuak berdintzeko ere
iritsi zaigu garaia.
Alde batera uztekotan nik
zuen izenaren nahia
komeni zaigu orekatzea
irabazi portzentaia.

A. Barandiaran:
Banekien bai amezketarrak
zirala oso astunak
eskua beti zikina dauka
bat'e bururik ez dunak.
Guk guretzako fama hartu ta
zuk zuretzat ondasunak!
Bihar goizean eskauko ditut
Rumaniko babarrunak.

B.Gorostidi:
Rumania ta besteetatik
babarrun ekartzen segi!
Negozioa egin nahi dezu
eta hori da zilegi.
Astoarekin abituko naiz
Tolosalden periz peri
ta Elkarteko bileretara
gehiago ez deitu neri!