Bertsos - View details   To know more about this section

2009-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-08-05 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Asier
Perea, Oihane
Exercise
Binaka gaia-emanda hitza
Proposed topic
Badaude gauza edo egoera batzuk normalean onak, positiboak, izaten direnak, baina batzuetan alde negatiboak ere izan ditzakete. Nik hiru emango dizkizuet, eta zuk, Asier, alde onak azpimarratu behako dituzu, eta zuk, Oihane, alde txarrak:
- Lehen hitza dirua da.
- Bigarren hitza: bikotea.
- Hirugarren hitza: mozkorra

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Kantatzera nijoa
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


[Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak;
zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)]

As. Otamendi:
Diruarekin hamaika bihotz
poztuko ziren benetan
ta zenbat jentek egun osoa
pentsatuz pasa horretan?
Nola erosi zertxobait edo
nola joan oporretan?
Dirua denok maitatzen dugu
ez badaukagu zorretan.

O.Perea:
Batzuek bizi dira faltan ta
beste batzuek oparo
"Diru gehiago! Diru gehiago"
entzun izan da luzaro
Txintxin soinuan barnekaldean
droga antzeko bat dago
gutxi euki edo asko eukita
beti nahi dugu gehiago.

[Doinua: Kantatzera nijoa;
zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)]

As. Otamendi:
Nahiz ta munduan baden
hamaika arraro
bikotea ondoan
gauza ona klaro
bik asko egiten dute
bizi lei oparo
penak konpartitzeko
hoberik ba al dago? (bis)

O.Perea:
Bikotea izaten da
famili zimendu
ta gainera badauzka
hamar mandamendu.
Hasi ta gero nola
luzaro mantendu?
Asko maite duenak
asko sufritzen du. (bis)


[Doinua: Adixkidia Andoaindikan;
zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)]

As. Otamendi:
Tabernarantza nork ez du egin
noiz edota behin pausoa?
Trago bat hartu ta aldatzen da
igual mundu bat osoa
istant batean ahaztu diteke
lehenagoko arazoa
mozkorrarekin mundu guztia
dugu maravillosoa.

O.Perea:
Nahiz ta mozkorrak biharamunez
sortu kezka ta ardura
nahiz ta mozkorrak pozoin mordo bat
sartu ohi dugun barrura
nik ezer txarrik ote dun horrek
barrenean daukat duda.
Gaur mozkor on bat hartu nahi nuke
pesimismoan kontura.