Bertsos - View details   To know more about this section

2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (38. 2009. Gabiria)
Performance
2009-04-25 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Arzallus, Maddalen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Amuriza:
A ze bakea hartuko nuen
jaio balitz mutikoa!
Trapu artean gora ta behera
sesioa betikoa.
Erosi eta erosi arren
sekula ez da nahikoa...
jantzita duzun gona motz horrek (bis)
ematen du gerrikoa!

M.Arzallus:
Eta agian egongo zara
nik noiz kenduko dudan zain
nahiz errietan aritzen zaren
ni ez naiz aldatzeko gai.
Gona motz-motza ekarri dut nik
eta zu ez zaude lasai.
Ama garaiak aldatzen dira (bis)
eta mutilak ere bai!

M.Amuriza:
Baina ez bota gizonezkoei
janzkera horien kulpa!
Amaigabea izango ote da
gure etxeko burruka?
Goizaldeetan gerria bistan
ta sekula ez hoztuta
gero etxean beti egoten da (bis)
berogailua piztuta!

M.Arzallus:
Nahiz agerian dauzkadan beti
gerria eta sabela
hain zuzen horrek igotzen du-ta
neska finaren nibela.
Ama edonor jantzi liteke
nahi bezala ta nahi dela
ta zu zergatik janzten zara ba (bis)
amona zaharrak bezela?

M.Amuriza:
Ez zaite hasi hitz gaiztoekin
gaine hartzeko planean!
Ni ez naiz janzten hain zaharkitu
komeni ez zaidanean.
Segi zazu bai erdi biluzik
uda, negu zein gauean
gogoratuko zara nirekin (bis)
ama izaten zarenean!

M.Arzallus:
Ama garaian aginduko dut
gogoaz eta ederto
baina urruti dago oraindik
eta ahaztuta hobeto.
Hain zuzen ere gogoa daukat
uda behingoz etortzeko
kamiseta eta gona kendu (bis)
ta bikinitan jartzeko.