Bertsos - View details   To know more about this section

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-07-12 Lezama Jaialdia
Gai-emailea
Garitano, Ortzi
Bertsolaris / Authors
Silveira, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Xabier, garai berriak datoz bertsolaritzan. Bertsolarien janzkera aldatu nahi dute, besteak beste. Zu eta Fredi Paia bezalako bertsolariak jaka amerikarra jantzita irteten zineten oholtzara. Hori dela eta, bertsolarien diseinatzaile izendatu zaitu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

Description

Melody
Hirurogeita beatzi urte
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Moda berriak jarri behar-eta
agindua helarazi
jantzi berriak janzteko lehnik
behar da zaharra erantzi.
Lehen ordena hau izango da:
ikusi eta ikasi
ekainetikan iraileraino
beltzez ezingo da jantzi.

Hamaika paper eta diseinu
doaz basuran barrena
oraintxe bertan kaka zaharra da
oraintxe itzela zena
eta Jon Maiak ibiltzen duen
uniformea onena:
ez PSOEko ez PNVko
politikoki zuzena.

Baina uste dut amerikanak
ideia ona zirela
gaurko bertsoak ere dirudi
trajeez janzten direla.
Jantzi ditzagun bertsoak eta
bertsolariek horrela
izanen dute kanpo polita
eta barrua ustela.