Bertsos - View details   To know more about this section

2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (41. 2009. Donostia)
Performance
2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Zubeldia:
Gabon danori! Zer moduz gaude?
Hauxe da giro bortitza!
Nola bertsoak sendatzen duen
bertsozalearen gaitza.
Aspaldi hontan mikrofonotik
gertu xamarren gabiltza...
Aspaldi ez zaitut ikusi eta
zer moduz zaude Onintza?

On. Enbeita:
Gabon danori! Hasi ezkero
gitxiago ez naz izango.
Gaur hemen txarto nagoela be
ez dot hain errez esango.
Galdera egin dozu ta erantzun
behar hemengo ta hango:
zure ondoan etxeko legez
ta bestela oso ondo.

I.Zubeldia:
Nere ondoan ondo zaudela
hain da notizi baikorra.
Era hontako afari baten
degu gauza derriorra.
Kupel artean eginda gatoz
tragoan saio gogorra
ta eskilara igo orduko
pasatu zaigu moskorra.

On. Enbeita:
Ez dute asko irauten beraz
itxuraz zure mozkorrek.
Nola ikaratu leike mutil bat
horko hiru eskilarek?
Eta zer esan justo ipini
dituzten hiru kupelek?
Kupel horiek edan ditzake
goierritar bakar batek.

I.Zubeldia:
Tragoren batzuk egin ditugu
nola hala komeni dan.
Pausoa pixkat baldartu zaigu
ta bi begiak dizdiran.
Hirurehun litro jarri dituzte
danak elkarren segidan
nik eran detan proportzioan
leheno bukatuko ziran!

On. Enbeita:
Proportzioak atera eta
berba egin duzu errez
zure ustetan eran ta eran
lasai ibili zarenez.
Hirurehun litro egon direla
bota diguzu. Mesedez!
Hori zuk igual sinistu duzu
baina bizkaitar batek ez.

I.Zubeldia:
Pasatu degu kupel arteko
langea eta hesata
Bizkain ez dago sagardo onik
ez zaiz abitu presaka!
Ni hemen nator galtza zaharrekin
ta gerrikoa lasata
ta zu gaur ere polita zatoz
pelukeritik pasata.

On. Enbeita:
Erosi ditut aste honetan
ikusten da praka batzuk
ta ispiluan gaur ere ordu
batzuk errez pasa ditut.
Baina pelukeriko kontua
nondik atara duzu zuk?
Orraztu barik be bardin-bardin
liluratu behar zaitut.

I.Zubeldia:
Pelukerian nola ez nuan
sekula santa ikasi
nunbait nik bota dizudan horrek
orain egin dizu grazi.
Leheno kalparra bikaina nuen
orain soila daukat kasi
orrazi danak saltzeko dauzkat
nahi bazenitu erosi.

On. Enbeita:
Orrazi asko saltzeko eta
munduan zabiltz ederto
diru apur bat behar al duzu
Iker batekoz besteko?
Orraziekin atera eta
ez ei da aberasteko
igual dirua beharko duzu
isunen bat ordaintzeko.

I.Zubeldia:
Disimuloan pasa nahi nuen
eta azkenean tori!
Hara ze gauza etorri zaion
ondoan deten damari!
Notiziren bat entzunda zaude
badaukat kezka ugari!
Isun bat pozik jarriko nion
hori esan dizunari!

On. Enbeita:
Ez zaizu antza hainbeste gustau
nik hemen esandakoa
isunarena aipatu eta
zu jarri zara bapoa!
Hau ez da izan txori haundia
ta ez da izan guapoa.
Ehiztari ona zara ta harrapau
eizu txori txibatoa!

I.Zubeldia:
Basahuntz haundi bat bota nuela
hori da garbi dagona
tiro batekin hondatu leike
ehiztaria ta gizona.
Bi mila euro daukat gaur multa
eta hori ez da broma!
Apunteria bakarrikan ez
kartera behar det ona!

On. Enbeita:
Beraz argi da danon aurrean
ze diru premian zauden
bi mila euro batzeko behar da
lanean hainbeste kemen.
Basahuntz haundi bat bota zendula
eta harro zaude hemen?
Edozein gauza eingo zenuke
adarrak izatearren!

I.Zubeldia:
Zu txokolate zalea zera
jo didate kornetea
ta hori esan duen gizona
ez da gizon arlotea.
Tripea daukat ia gehiena
gantz pilarekin betea
baina barruan gordeta dago
txokolate tabletea.

On. Enbeita:
Nahiko golosa izan naiz beti
txokolate kontuetan
hiru tableta almohadapean
beste bi armairuetan.
Zure eskeintza ai Zubeldia
eskertzen dizut benetan!
Baina justo gaur dieta hasi dut
gaueko hamabietan.

I.Zubeldia:
Dieta gora dieta behera
ta janik ezin baimendu
letxuga-hosto eta kipula
bada nahikoa ukendu.
Hala ta guztiz kilo horiek
ezin ba gainetik kendu
bentaja earra izango zendun
lehenago hasi bazendu!

On. Enbeita:
Hori entzunda ere ezin naiz
jarri umore txarreko.
Badira mila momentu eder
dieta berria hasteko
baina itxaroten egon naiz Iker
nire kilotan ederto
zuk harrapatu ei duzun basahuntz
haundi hori be jateko.

I.Zubeldia:
Basa ahuntzaren istorioa
ez al degu tragikoa?
Adar ta guzti etxean daukat
ze trofeo magikoa!
Oholtza gaineko bikote hau're
ez da oso logikoa:
hau txokolate zalea degu
ta ni diabetikoa.

On. Enbeita:
Ez daukat jada gauza haundirik
Iker zuri esateko.
Anbizioa izan dut beti
txokolatea jateko.
Esaten dugun guztia bada
hemen elkarbanatzeko
ahalegintxo bat egin dezagun
sagardotan elkartzeko.