Bertsos - View details   To know more about this section

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Eizagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-06-19 Mutriku Berezia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa
Eizagirre, Estitxu
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maskara bat, benetan garena ezkutatzeko balio duen beste azala. Denok omen daukagu maskara bat. Elkarrekin maiteminduta dauden bi neska zarete. Kasu honetan maskara ez erabiltzea erabaki duzue. Mutrikuko moilan zaudete, goxo-goxo, ilunabar batean, muxu bat hemendik, laztan bat handik, une ederra da zuentzako. Herriko emakume batzuk dabiltza paseatzen inguruan, eta zuen ondotik igaro direnean igarri duzue zelan dabiltzan marmarrean, eta begirada arraroak egiten zuei.

Description

Melody
Delikatua baitut
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Eizagirre

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:
Esti gu ez gera ez
horien eredu
baina gizon askokin
hoik zenbat ernegu!
Gu biok goxo-goxo
hain ondo gaude gu!
Gainera mundu bera
konpartitzen degu.

E. Eizagirre:
Atso hoik dirala-ta
lasai zaitez tira!
Biok baikabiltza
gu bion neurrira.
Hoiek haizearekin
desagertu dira.
Noiztik muxukatzen da
besteei begira?

A. Agirreazaldegi:
Atentzioa ondo
jarri dezu garaiz
ni beti ez naiz egoten
ta aurpegi alaiz
zeharka begiratzen
ingurutara maiz
ez dizut esan baina
sarri lotsatzen naiz.

E.Eizagirre:
Ba hoiek merkatura
bihar dira joango
ta asmatuko dituzte
hemengo ta hango
zu lotsatzen zerala-ta
zenbat kontrabando!
Publikatzen ez degu
lanikan izango!

A.Agirreazaldegi:
Zu muxukatzea da
nere bizioa
horretan segitzeko
det anbizioa.
Beraz haundi dezagun
jolas akzioa
exagera dezagun
gure pasioa.

E Eizagirre:
Berdin zait baju edo
berdin hasperena
besteen iritzia
ez da inportanteena.
Kalerako ez det falta
nik orain kemena
nik onartzea izan da
pausorik zailena.

A.Agirreazaldegi:
Onartzeko bidean
zenbat enbarazu!
Biok egin ditugu
hainbat estropozu.
Behingoz nahi dezunakin
Estitxu zaude zu
onartu duzu orain
disfrutatu zazu.

E Eizagirre:
Atso zaharrak dabiltza
aurre ta atzea
baina aska zaidazu
galtza ta jertxea
ta ez dizut onartuko
neri ukatzea
a ze plazerra degun
bestek lotsatzea!