Bertsos - View details   To know more about this section

2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Ekhi Erremundegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Abra Saria (8. 2009. Getxo)
Performance
2009-02-21 Getxo Sariketa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Erremundegi, Ekhi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Bi urte daramatzazue elkarrekin, eta gaur Maddalenek bonboiak oparitu dizkizu, zuri, Ekhi. Ekhi diabetikoa da.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Ekhi Erremundegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Erremundegi:
Bi urtez elkarrekin
pozik dugu jardun
"Maite zaitut" askotan
dizut zuri entzun
baina gauza bat bitxi
ikusten dut egun:
Maddalen ageri da
zenbat maite nauzun. (bis)

M.Arzallus:
Denda barrura sartu
eta berehala
kaxa hau hartu nuen
ez al da normala?
Intentzio osoaz
egin nuen hala
badakidalako nik
jango ditudala. (bis)

E.Erremundegi:
Nerekin beti duzu
izaten zuk zorra
"Maite zaitut! Kaxa bat
zuretzako horra!".
Aizu diabeta da
biziki gogorra
ta ez zaidazu deitu
"Azukre koxkorra". (bis)

M.Arzallus:
Ba ez horrelakorik
ez dago zurekin
nahiz ta saiatzen naizen
ekin eta ekin.
Nik jakin nahi nuen
nahi baduzu jakin
ea altxatzen zaizun
azukrearekin. (bis)

E.Erremundegi:
Nahiz ta lanean ematen
dugun guk eguna
ez da oso errexa
gu bien jarduna.
Nahiz ta gogo ona den
gaurkoan duguna
azukreak ezingo du
zuk ezin duzuna. (bis)

M.Arzallus:
Bai gure harremanak
akatsak baditu
baina hoiek aipatzen
ez zazu segitu.
Nik bonboi kaxarekin
egin dut delitu
baina zuk ez didazu
ezer oparitu. (bis)