Bertsos - View details   To know more about this section

2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00
Gai-emailea
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Gaztelumendi, Beñat
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Hirunaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B.Gaztelumendi:
Gaur goizean zer gertatu zaigun
denok zerate lekuko
dirudienez beltzak agertu
eguna argitu orduko
Kaskagorrira agertu eta
ziren kaskagorrituko.
Aulki bat hutsik daukagu baina
gu ez gera isilduko.

M.Artetxe:
Azkenaldian hemen txakurrak
harrotu dira zeharo
ta Kaskagorrin sartu zaizkigu
gaur kaskagorriak klaro
eta Oihana beste askorekin
ezin mugiturik dago.
Beraz gaur hemen bat falta zaigu
bueno beste bat gehiago.

B.Ugartetxea:
Nahiz eta hemen kantatze hutsak
edozeineri eman poz
gaurkoan dugun berri honekin
gu nahikoa goibel gatoz.
Probokazio hutsean dabil
zein ez da nerekin ados?
Egun ilun hau argitu daigun
bertsoz eta zuen txaloz.

B.Gaztelumendi:
Kartelak kendu ditzaten nunbait
egin diete erregu
dirudienez sortuko zien
eta nahikoa ernegu.
Nahiz une oro indar horrexen
mehatxupean gauden gu
gure herriaren apologia
egiten segiko degu.

M.Artetxe:
Jipoitu eta atxilotuak
zenbat neska ta mutiko!
Gure egoera honen aurrean
izan gaitezen kritiko
baina kritikak barruan izan
ta kanpoan segi tinko.
Hala nahi dute baina ez diegu
festa izorratzen utziko.

B.Ugartetxea:
Beraien ustez nahiz ta baduten
makinatxo bat bertute
jai giro hontan dabilen orok
holakorik ez du uste.
Gaurkoan ere sortu digute
kalte eta buruhauste...
kartelak kentzen joan ta Oihana
karteletik kendu dute.