Bertsos - View details   To know more about this section

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Unai Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-06-19 Mutriku Berezia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Muñoa, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kopa bat. Kopa beti ematen zaio lehenari, onenari. Txikitan gelako guapoena hintzen, egun koadrilako guapoena, seguruena, izaera gogorrekoa, fuertekoa, sekulako autoa erosi duk, ondo janzten haiz. Onena izan haiz. Futbolean ona, eskolan ona, lanean ere ondo ikusten haute. Hogeita bost urte onena izaten, eta pisua dauka onena izate horrek. Pertsona pertsonaia bihurtzen ari da azkenaldian; kosta egiten zaik onena izatea jende aurrean.

Description

Melody
Agur sagar beltzeran
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Unai Muñoa

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Futbolan ona nintzen
onena gainera
paparra tente jarriz
noa neska artera...
Bizitzan egin dut nik
horrela aurrera
beti lehenengo mailan
gutxikin batera
eta hala're triste
posible ote da?

Ilea sobra daukat
ez nago gizena
neretzako mundua
ez da izan problema.
Hola nola jarraitu
munduan barrena?
Ez dut berriz izan nahi
inola onena
naizena naizelako
ez eiten detena.

Hogeita bost urteetan
sinple ta arraro
baina hau bukatu da
benetan akabo!
Buelta emango diot
gainera zeharo
beste bat izateko
punttu-punttun nago
nor izan behar nuke
eta ez gehiago.