Bertsos - View details   To know more about this section

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Herri honek bere etorkizuna jorratzeko bidean hamaikatxo oztopo baditu, asko ezagunak; eta horien artean bat: euskaldunok ez omen ditugu behar beste ume egiten, batzuek bi, baina askok bat eta batere ez. Ostera, zu, hemen zagoz, Juan Joxe, zeure besoetan duzula, jaioberrie, zeure hirugarren semea.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ama ta biok nahiz lasai geunden
lehen bi haurrak koxkortuta,
zu egitera ausartu ginan
egoerak behartuta;
euskaldunikan gabe herria
ikusteak bildurtuta,
zuk gauza bera egin dezazun
gu eredutzat hartuta.

Haurrak sortzen du inoiz nekea
edo amorrazioa,
baina bestetan berpizten digu
galdu zen ilusioa;
haurrak direla, jakiteko nik
izan det okasioa,
gurasoaren bizi-poza ta
herrian salbazioa.

Gure arrazak dio luzaro
lurralde hontan eutsia;
jarraipenaren katea dago
gaur egun ia hautsia;
zuenganako esperantza da
gelditzen zaigun guzia,
euskaldun jendez betetzeko guk
erdi hustuta utzia.