Bertsos - View details To know more about this section
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
Bertsoa entzun |
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Perea:
Erakusketa hontan
biok dugu zita,
ona zela uste-ta
joan naiz korrika;
ez zait ona iruditzen
koadro honen pinta,
nahiz begiak ditudan
ondo irekita,
uste dut dagoela
aldrebes jarrita. (bis)
As. Otamendi:
Aldrebes jartzea da
orain dugun moda;
koadro hortan badaude
makina bat lora;
egin nuen ta orain
ni nago gustora;
kritikekin ez zazu
zuk galdu denbora,
kontuz zeren ta ni naiz
Picasson iloba. (bis)
Perea:
Loreak dituela...
koloreak bero;
nota jarriko dizut:
zero koma zero;
artistek baduzue
hamaika endredo!
Zuk artista deitzea
gaur duzu espero,
txistorren olioa
bota eta gero. (bis)
As. Otamendi:
Alper-alperrikoa
zure berriketa;
artista haundi honi
ez egin iseka;
ni margolaria naiz
gainera poeta;
azkar begira zazu
ta ez galdu beta,
Guggenheimera laster
joan behar du eta. (bis)
Perea:
Horrek joan behar du
Guggenheima bueltan...
egia esan zabiltza
orain edozertan.
Kodroa ikusita
nago ni penetan
ta artista sentitu
behar naiz benetan,
koadro hobeak egiten
ditut konpresetan! (bis)
As. Otamendi:
Beraz irudimena
zuri zaizu sortu,
eztabaida ez zazu
gehiegi gogortu.
Koadro honekin dut nik
nahi nuena lortu;
konpresa aipatuta
egin naiz berotu,
ta orain zu biluzik
nahi zaitut margotu. (bis)