Bertsos - View details To know more about this section
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Goikoetxea:
Maitasunaren baitan
ohi degun antzera
biok murgildu gera
gauaren ostera;
nerea gora doa
ta kotxea behera...
oreka bilatzea
hain zaila ote da? (bis)
Uranga:
Gure kotxea behera
dihoa ai ama,
hemen badago zerbait
gaizki atera dana!
Zure aparatoa
ote zan laztana
esku frenoa zela
pentsatzen nuana? (bis)
E. Goikoetxea:
Lagun maite ez zazu
horren altu kanta
ilun txintaren baitan
zirti eta zarta;
ez dezagun atera
hainbat zalaparta
parabrisaren ura
aterako da-ta! (bis)
Uranga:
Alkarrengana bildu
txit jantzi dotorez,
"muxu bat emaidazu"
esanda "faborez";
haseran dena hartu
genuen umorez
ta kotxea korritu
gu korritu ordez! (bis)
E. Goikoetxea:
Ahal zen ondoen buka
nahi gendun eguna,
besarkadaren baitan
zatozkit laguna;
arintzeko daukagun
zalantza astuna
egin zazu bihotzak
agintzen dizuna. (bis)
Uranga:
Alperrik ez da izan
gaur gure jarduna,
hor behean itsasoa
daukagu kuttuna;
behera joaten lasai
utzita laguna,
gaur uretan egingo
degu maitasuna. (bis)