Bertsos - View details   To know more about this section

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Gorostidi, Bixente
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Duela pare bat urte-edo lagun bat ezagutu zenun. Zuk egundoko konfidantza eman zenion, eta harreman oso on bat lortu zenuten. Gaur egun, ordea, preso zaude. Orain gutxi jakin duzu berak salatu zintuelako zaudela preso.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure ondoan pasa nituen
nik bi urte gozo-gozo,
baino maitasun puskatze hura
gero izan zan arazo.
Preso nago gaur zugan pentsatuz,
preso baino animoso.
Gaur bi urteko egoera ta
gaurkoa iguala da oso:
orduan zure preso nengoen
ta gaur zuregatik preso. (bis)

Burni atzean triste nagola
ezin dezaket nik uka.
Postura hartan tratatu eta
postura hartan maitatuta
nork esan behar zidan horrela
behar nuenik nik buka!
Zure ondoan bizitakoa
ez det halare ahaztuta.
Kondenatuta nago zugatik
zutaz dena gozatuta. (bis)

Zuk zeuk salatu ninduzun, hori
izan zan erabat grabe.
Geroztik triste askatasuna
ta zerorri ere gabe.
Orain besterik ez zait geratzen:
itxaron beharra bare.
Baino zure zai egon behar det,
izan nahi zintuzket nere;
maite denari barkatzen zaio
hori ta gehiago ere! (bis)