Bertsos - View details To know more about this section
2001-01-21 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
2001-01-21 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kanpaina luze zabal batean
izan da gure jarduna
eta azkenean kostata baina
heldu da nire eguna.
Lehendakaritzat jarria nago,
ene hau da poztasuna!
Argi ta garbi azalduko dot
daukadan eginkizuna:
danen gainetik bultzatuko dot
abertzaleen batasuna. (bis)
Gure herri hau hainbat urtetan
ibili da burrukatzen.
Lehendakaritzan behin jarriz gero
hara zer nagon pentsatzen:
orain arteko politika hortan
ez dira ibili zuzen.
Horretxegaitik saiatuko naiz
aldarrikatuaz ozen,
presoak eta gudari danak
etxera bueltau daitezen. (bis)
Orain artean herri honetan
izan doguz hainbat laino,
askatasuna maite baidogu
beste edozein gauza baino.
Halan da guzti heldu ezinik
gabiltzanez hortaraino,
lehendakari lez jarriko dodaz
hainbat gogo ta enpeino,
Lizarran hasiz heldu gaitezen
independentziaraino. (bis)