Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Ixiar Eizagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (30. 2001. Gabiria)
Performance
2001-04-07 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Eizagirre, Ixiar
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Interneten bidez ezagutu zarete, elkarren lagun egin ere bai, baina hau da elkar ikusten dezuen lehenengo aldia. Ze inpresio izan dezue edo?

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Ixiar Eizagirre

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apalategi:
Modem batekin pozik
gure mutikoa,
tarifa planarekin
txatak'e nahikoa...
Polita omen zinen,
jokatu lepoa.
Kalean ikusita
hau da disgustoa!
Barkatu, zu al zera
argazkitakoa? (bis)

I. Eizagirre:
Ni ere horren plana
ez nago gizona!
Zu ere ez zaitugu
horren play-boy ona.
Internetak bazuen
bere alde sakona,
lehen begiratuan
ixkutun dagona,
erakutsi zaidazu
zure punto com-a. (bis)

Apalategi:
Ordenadore ona
bageneukan bana
ta biok elkartzeko
egin gendun plana:
bostetan antzokian;
nolako afana!
Zuk baloratzen zendun
gehiegi izana,
zergatik zenioen
"itxura ez da dana". (bis)

I. Eizagirre:
Edertasuna ez da
nere balorea,
baino zuk dadukazu
hain-hain-hain gordea!
Atzetik beituta're
ez da dotorea;
zure planta bai dala
benetan grabea,
realidade birtuala
baitegu zurea! (bis)

Apalategi:
Baina orain sinisten
nik badauzkat lanak!
Ez zera hain polita
pantailetatik at.
Aurpegira beidatzen
ere lana daukat
ta esango dedana
hartu zazu aintzat:
idazten txarra zera,
onar zazu behintzat! (bis)

I. Eizagirre:
Romantiko jartzea
nahiz dagon modako,
nik ez det ez balio,
aitortu beharko.
Baino zu ere ez zera
ibilia bapo.
Sarbidea ixten dizut
nere buzoirako,
gaurtikan ez didazu
birusik pasako! (bis)