Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (30. 2001. Gabiria)
Performance
2001-04-07 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur hemen, Osinalde elkartean, Osinalde saria dela-ta, besteak beste, hemen ditugu Kataluniako TV3 telebistakoak ere, Euskal Herriak Espainian duen irudia aldatu edo hobetu nahian, antza. Esaiezu zuk nolakoak garen euskaldunak.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Guregatikan ez dira entzuten
aspaldi gauza txukunak,
seguru nago gezur ugari
dituzuela entzunak.
Baina jendeak ematen ditu
berehala erantzunak.
Gaur ikusten da zer-nolakoak
geran hemen euskaldunak:
mahaian eseriz adiskideak
entzuten badakigunak. (bis)

Euskal jendea portatu ohi da
zentzudun eta hitzeko
eta halaxe izan nahi dugu
guk orain arte antzeko,
baina batzuek jarri gaituzte
alboko edo ertzeko.
Nik eskaria: gure fama hori
ahal baldin bada kentzeko,
arazorik ez baitaukagu guk
lagun berriak hartzeko. (bis)