Bertsos - View details   To know more about this section

2002-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-09-11 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bakarrik ere badakigu ondo zaudela, baina laguntza izatea ere ez dela txarra izango eta, laguntza topatzea erabaki duzu, eta gainera Internet bidez. Interneten orria jarri duzu esanez nor zaren, zelakoa zaren eta zelakoa gura zenukeen zeure lagungarri izateko. Esaizkiguzu datu horien zehaztasunak.

Description

Melody
Neskazahar bat tentatzen
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Barnardok jarri digu
gaur hamen arreta?
Sekretu asko ditut
barruan gordeta
materialez nago
ni hamen beteta...
Heuretzako gorde zak
heure Interneta!

Internetak ez baitit
nei joko adarrik
ezertarako ez det
nik falta indarrik
herririk herri badet
neskatxa ederrik
ezkondutzeko ez det
Internet beharrik!

Mañukorta ez dago
izate tristian
urte batzuek baina
gorputza gaztian
danak hori diote
ondo jolastian
ta ezkondu nahi nuke
datorren astian.