Bertsos - View details   To know more about this section

2003-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (27. 2003. Zarautz)
Performance
2003-09-05 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Aranburu, Aritz
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek emakumea eta medikua zarete, Aritz emakumea eta Jon medikua. Zu, Aritz, begia ubelduta duzula etorri zara berriro ere medikuarenga, berriro ere erori egin zarela esanez. Zuk, Jon, ordea, ez diozu sinesten; horrela etortzen zaizun laugarren aldia, eta gainera, senarra ere ezagutzen duzu.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Aranburu:
Medikuana buelta egiteko
lehendik banuen premia.
Aizu mediku oraingo hau ere
esango dizut egia:
urteetan gora nijua eta
hanka dadukat nagia
berriro ere erori naiz ta
beira zaidazu begia. (bis)

J. Martin:
Lehengo urtean gai berdinakin
hemen egin nuen topo
zure senarrak ez zaitu ez jo
ta ez zaitu inoiz joko;
iaz ez nizun ezer sinetsi
eta hau ez dut gustoko
berriro ere gaur sinistea
ez dezu ba esperoko? (bis)

A. Aranburu:
Kasurikan ez egitekotan
alperrik ez naiz etorri!
Ez didazula ezer sinisten
zer esan behar zaio horri?
Ta azkenean neu lotsatu naiz
bi masailak gorri-gorri:
bai gizonak jo eiten nau baina
ez iozu esan inorri! (bis)

J. Martin:
Hara senarrak jotzen zaitula
ta ematen dizu izu
horrelakotan ze egiten den
oso ondo ez al dakizu?
Nik inorri ez diot esango
hori egia da aizu
gaurtik aurrera mundu guztiai
zuk esan behar diozu! (bis)

A. Aranburu:
Begi ondua ubeldurikan
edota bestela hortzak
bide hontara murgildu gaitu
etxekoandreen morrontzak.
Kontatuko det argi ta altu
nahiz ta orain egon lotsak:
nere begiak baino min gehio
daduka nere bihotzak. (bis)

J. Martin:
Zure egia zabaldu zazu
zabaldu zazu mundura!
Nereganaino etorri izana
hori nahikoa pausu da.
Pomada batez baietz sendatu
begitako ubeldura!
Baina nik nekez sendatuko dut
bihotzean duzun hura. (bis)