Bertsos - View details   To know more about this section

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (9. 2003. Donostia, Añorga)
Performance
2003-03-16 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur goizean burrunba handi batek esnatu zaitu. Dozenatik gora hegazkin militar pasatu dira zure etxe gainetik gerrara bidean.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanpara denak erori dira
eta mahaia dago dantzan
burura eraman eskuak eta
berehalaxe naiz etzan.
Aita ta amai deitu ohi diet
norbaitek lagundu nazan
eskuak ondo gurutzatuta
errezatuz esperantzan.
Hegazkin batzuk ikusten ditut
burnizko txorien trazan
misil batzuek bota dituzte
nola gaituzten erasan!
Ala jainkoa lagun zaidazu
nik ezin baitet hau jasan
zerua dator gainera edo
mundua dago zalantzan!


Amerikarrak mehatxatuaz
ari dira aspalditik
espainiarrak haiei lagunduz
eta inglesak bestetik.
Orain artean bezela ere
gero bizi nahi nuen nik
gu ondo gaude eta munduan
gertatuak ez dit inportik.
Gaur erasoka etortzen dira
eta ez dakit zergatik
diotenez guk buruzagi bat
txarra izateagatik
lepo gaineko burua berriz
nik ez det galdu oraindik:
hura hiltzaile izan liteke
ni ez naizela badakit.


Guregan dago gure arbaso
ta gudarien itzala
nik ere burka eramaten det
nere amonak bezala.
Europearrek ez dute ulertzen
guretzako da normala
baino halare errespetua
ez ote da printzipala?
Jarri nahi dute euren txanpona
erlijio ta azala
horregatikan guri tratatu
arratoi zahar hoiek hala
zerura beida jarri naiz eta
Ala eskatzen dizut Ala:
munduan bizi ezin bagera
lurrak tragatu gaitzala!