Bertsos - View details   To know more about this section

1999-01-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-01-23 Zegama Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hainbat iragarki ikusi ditugu, irratian entzun ere bai, eta gaur honela zioen: "Zazpi egun falta dira". Zer datorkizu burura?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Egin Egunkaria
Gara-Euskal Herriko egunkaria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-01-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joan zan urteko uztaila genun
oso garai nabarmena,
egunkari bat asaltatuaz
hankaz gora jarri dena.
Zazpi hilabete igaro dira
bainan bada jarraipena,
zazpi egun barru izango baita
geure kaleetan barrena.
Askatasunez etor dadila
indarrez itxi zutena! (bis)

Mayor Orejak zer egin zuen
orain nahi nuke gogora,
adierazpen askatasuna
bota baitzuen zulora.
EGIN lurpera joanagatik
GARA altxatu da gora,
denon laguntza izan du eta
guztiok gaude gustora;
datorren jaian Euskal Herria
libreago izango da. (bis)