Bertsos - View details   To know more about this section

1999-06-20 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-06-20 Sunbilla Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Badakizue Bittorrek eraikuntzan egiten duela lan eta hauek biak lagunak direnez eta Xabier lan bila zebilenez, Bittorri joan zaio lan eske. Baiezkoa eman dio horrek, eta lehenbiziko lan egunean hogei metroko teilatu gainera bidali du teilak kentzera. Bata teilatu gainean eta bestea beheran zaretela, zuen saioa.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-06-20 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira:
Beteta daudelako
INEMeko listak, (bis)
Bittorrengana eraman
ninun nere bistak.
Teilak jartzen gu izan
gintezke artistak,
baina lurretik oso
urrun dauzkat hankak;
igeltxeroak gara
ta ez trapezistak! (bis)

Elizagoien:
Teilatura joan zera
soka eta guzi, (bis)
hasi lanean eta
marmar hoiek utzi;
hor dauden teila denak
kendu bixi-bixi,
igo aurretik hauxe
behar zendun ikasi:
lagunak gera bainan
Bittor da nagusi. (bis)

Silveira:
Ohean nengoela
zorronkaz zorronka (bis)
despertadoreak jo,
niri ez inporta;
bino honat etorri
ta hemendik bota,
hemendik beheti noa
ni mekauendioska,
Bittor teilatutikan
gaixorik dago-ta. (bis)

Elizagoien:
Astelehen goiza da-ta
etorri da alai, (bis)
holako langilerik
ez daukagu nunahi!
Segi zazu lanean
teilatuan lasai,
azpitikan zuk Bittor
baitaukazu itzai,
tripa joango zaizu,
beldurra ere bai. (bis)

Silveira:
Nagusia nik uste
dagoela ero, (bis)
lan hau bidaltzerikan
ez nuen espero;
ai, hau egin behar badut
goizero-goizero,
bera zai dagoela
dio bero-bero;
zuk helduko al diazu
erori ezkero? (bis)

Elizagoien:
Gazte xamarra dela
ez al da nabari? (bis)
Bildurrez beterikan
lanean da ari;
orain arte sortu du
arrangu ugari,
baina teilatutikan
ez dedin erori,
belarritakotikan
lotu gailurrari. (bis)

Silveira:
Lan egin behar dugu
eguzki nahi laino, (bis)
hemen jarri dut inun
ez hainbat enpeino;
baina teilatu honek
nau kopetaraino
ta hemendik ohatzera
banoie, ze koño,
langabe hobe nago
lan honetan bino! (bis)