Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-19 Bilbo Jaialdia
Conductor
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Oihane
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aritz, euskalduna zara, urpekaria eta Kenyara joan zara. Hango aireportuan marihuanarekin harrapatu zaitu poliziak. Baldintzapeko askatasunean zaude, epaiketaren zain, urte askotako zigorra jasotzeko arriskuan. Ama Oihane etorri zaizu bisitan.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Ama, hementxe ibili naiz ni
Kenya honetan zehar,
baina azkenean detenituta
nola ez dot egingo dear,
orain hementxe biok baigagoz
negar-negar eta negar?
Behin porrotxo bat erreko eta
harrapatu egin behar! (bis)

O.Enbeita:
Ni engainatzen hastea duzu
orain zure helburua,
baina lehena ez zan izango,
hau da nire aburua;
Kenya aldeko juzgauetatik
salbatu zure burua,
gero etxean zai baitaukazu
sei urteko kastigua. (bis)

A.Lopategi:
Kastiguren bat mereziko dot
ta inori ezin uka,
halan ta guzti pozik ez nago
hemen kartzelan lotuta
eta etxera joan gura neuke
ta hau hainbat arinen buka,
besteik ez bada eroan nagizu
zeure maletan sartuta! (bis)

O.Enbeita:
Gainera oraindik txiste kontuan,
hori da hori patxada!
Zure haserako dibertsioa
gero azkenik ikara.
Maleta baten eroango zaitut,
zuk esan duzun erara
eta etxera heltzerakoan
bertan geldituko zara. (bis)

A.Lopategi:
Etxean ere preso eukitzea,
gure amaren jarduna,
zuk badakizu ni ez naizela
holako gauzen laguna;
zuri entzuten jarri naiz eta
ez baitzaitut ezaguna,
ez egizu hain txarto tratatu
zure semetxo kuttuna. (bis)

O.Enbeita:
Nire tratu txarra izan da
sortu diguzun ezbaia,
Kenyan baina hemendik ere
jada badugu etsaia;
aitak ikusten zaituenean
ez da jarriko alaia,
izarretara egingo duzu
zure hurrengo bidaia! (bis)