Bertsos - View details To know more about this section
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Uranga:
Aitonarekin hementxe nabil
jolasean oso jator,
gaurko honetan mintzatu gera
oso serio ta gogor.
Diferentzia haundia degu,
ez zaite jarri egoskor:
ni laister jaiki egingo naiz ta
zu betirako zaude hor. (bis)
Agirreazaldegi:
Iloba honek ibiltzen ditu
zaharrekin hainbat truko,
diferentzia haundia dago,
zertarako egin uko?
Baina hain gaizki ere ez nago,
ez naiz begi ilunduko,
neri munduan ikusitako
dana ez dit inork kenduko. (bis)
Uranga:
Liluratua utzi nauzu gaur
hain baikorra zeralako,
beti nerekin ibiltzen zera,
ni beti ondo ta bapo;
behar nuenean esku zabalik
laguntzen ninduzulako,
jakin ezazu, nere babesik
ez zaizu inoiz faltako. (bis)
Agirreazaldegi:
Egia esan babes faltarik
ere ez nuen espero,
zure bihotza zein haundia dan
begitan ikusiz gero.
Aholkutxo bat segi ezazu:
oinez ikasi ta gero,
azken eguna balitz bezela
bizi zazu egunero. (bis)
Uranga:
Egia esan zuri aitona
gaur ez zaizu falta gaitzik,
jubilatuta nik azkenetan
hor ikusten zaitut kasik.
Aulki honetatik jaiki nahi nuke
ni behingo batean pozik,
eta ez oinez ibilitzeko,
zuri laguntzeko baizik. (bis)
Agirreazaldegi:
Aitonarentzat iloba oso
goxoa izan zera zu
eta bizipoz pixkaten nahian
ni ere banago aizu.
Iloba, egon zaitea lasai,
laister ikasiko dezu
eta orduan aldapan behera
korrika eramango nauzu. (bis)