Bertsos - View details   To know more about this section

1999-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Terreros Gartzia "Terre"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Berritxu Saria (4. 1999. Berriatua)
Performance
1999-06-26 Berriatua Sariketa
Conductor
Goienola, Iñigo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Terreros Gartzia, Xabier "Terre"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Sustrai, arrazista zara, berezkoa, betidanik. Gaur jakin duzu, zure alaba honek, Xabierrek, seme edo alaba bat ez dakigu ondino, izan behar duela, baina mulatatxoa aterako omen da.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Terreros Gartzia "Terre"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Dirudienez aurkitu duzu
alaba, senar makala
eta ez duzu kontutan hartu
kolorearen itzala.
Mulatatxo bat agertzen bada
gertatuko zaizu hala:
etorkizuna izango duzu
zure senarra bezala. (bis)

Terreros:
Semean eske lanean gogor
ibiliak gara fedez
ta errespetu pixka bat ere
eskatzen dizut gutxinez.
Azala agian hark izango du
txuri, marroi ala beltzez,
baina guk berdin izango dugu
zuri gustatu edo ez. (bis)

Colina:
Zure ideia ez dut gustoko
alaba, otoi aditu,
hain beltza baden alabatxoa
ezin gurea sentitu;
eta beltzaren irudi hori
ez zait ondo iruditu,
jaio ezkero mundu honetan
beltzak ikusiko ditu. (bis)

Terreros:
"Nik izango dut" berriro ere
garrasika diot ozen,
azken finean erabakia
guk daukagulako hemen.
Bihotz oneko zinela aitatxo
nik uste nuen bederen,
baina usteak erdi ustelak
berriro ere nabarmen. (bis)

Colina:
Ona izan leike edo igual ez
hemen gabiltza berbetan,
ezinezkoa iruditzen zait,
jarri zaitez gogoetan.
Ume txuriak tokirik ez du
hemen, diotsut benetan,
beltza den batek tokirik ez du
gizarte zuri honetan. (bis)

Terreros:
Arrazismoa pizturik dago
herri honetan oraindik
ta elkartasun mezu apal bat
bidali nahi dut hemendik:
gorri, horia, marroi, txuria,
ez du ere garrantzirik,
alutikan nik erdituko dut
eta maitatuko dut nik. (bis)